ADITU TALDEA DUGU:

Arremanitz Kooperatibaren ibilbideari esker, lantzen ditugun alorretan erreferentzia diren aditu eta taldeekin hitzartu dugu laguntza teknikorako zerbitzua. Haiekin kontaktuan mantentzen gara, gure jardunaren nondik norakoak ezagutzera ematen dizkiegu, eta kanpoko ikuspegia eta iritziak ematen dizkigute, bai orokorrean, bai gai zail edo konplexuenen inguruan. Baliabide ezin hobea da gure lan ildo eta irizpideak kontrastatzeko eta egunerokoan gerta dakizkigun zalantza eta arazoak bideratzeko.

Hauek dira euskarri hori eskaintzen diguten kolaboratzaile nagusiak:

Mireia Agirre Uria: Psikologian lizentziaduna eta Arremanitz Kooperatibako lantaldearen terapeuta.

Marije Apodaka Ostaikoetxea: Hezkidetzan aditua eta Berdintasun Teknikaria.

Xabier Barinagarrementeria: Zuzenbidean lizentziaduna, Enpresa aholkularia eta Kooperatibismoan aditua.

Clara Wolfram Perez: Kazetaritzan lizentziaduna eta Berdintasunean eta Sexologian aditua.

Pedro García Fernández: Psikoterapeuta eta Antropologoa. Eskola zein familien esku-hartze sistemikoan eta gatazken kudeaketan aditua.