HARREMONAK

HERNANI, TRATU ONEN HERRI 

Lan ildo nagusiak formazioa/sentsibilizazioa, aholkularitza eta saretzea dira. Ikastetxeetan saioak ematetik haratago ikastetxea bera tratu onen jakuzzian murgiltzea dugu helburu. Horretarako gakoa, hezkidetza-parekidetasuna-aniztasuna landuko duten talde eragileak sustatzea da. Adibidez, Hernaniko institutoan irakasleekin hezkidetza batzordean gabiltza eta ikasleen autoantolaketa sustatzen dugu.

Ikastetxeen zeregina herri hezitzaile baten baitan ulertzen dugu. Bide horretan urrats garrantzitsua eman genuen 2012an: urteetan eskoletan egindako lana herriratzea, alegia. Lan ildo eta helburu berdinekin, herriko esparru eta talde ezberdinetara egokituz. Aipagarrienak: gazteak-aisialdia (gaztelekua, udaleku irekietako begiraleak…), hezkuntza eragileak (gurasoak, herriko hezkuntza plataforma, udaleko hezkuntza batzordea…), hirugarren adina, euskalgintza e.a.

Gure xedea eragileen eragile izatea da: tratu onak, hezkidetza eta sexuen aniztasuna sustatuko dituzten talde zein pertsonak prestatzea edo laguntzea, bidea elkarrekin egiteko.

Horregatik, TO! Mapa sortu dugu. Honen helburua Hernani bizitzeko leku aproposa egiten dutenen lanari ikusgarritasuna eta balioa ematea da. Herritar eta eragile asko, egunero bizikidetza osasuntsu baten alde lanean ari baitira. Ahalegin hori gabe Hernani oso herri itsusia litzatekeen arren, ez zaio inolaz ere daukan garrantzia aitortzen. Gure asmoa hori guztia ikusezintasunaren itsaspetik azaleratzen laguntzea da, eta daukagun altxorraren mapa bat zirriborratzea, denon artean: Tratu Onen Mapa.

UROLA BAILARA: AZPEITIA, AZKOITIA ETA ZESTOA

Urola bailarako hezkidetza egitasmoaren xedea, tratu onak, hezkidetza eta sexu aniztasuna sustatzean datza. Horixe da, hain zuzen ere, indarkeriari eta bereziki emakumeen kontrako indarkeriari eraginkorki aurre egiteko bidea. Gazteak dira gure etorkizuna, ikastetxeetan saio ezberdinak egiteaz gain, auto-antolaketara bultzatzen ditugu, beren aisialdian ere partaide aktibo bilakatu, hitza eman, hausnarketa sustatu eta sortzen dituzten egitasmoak babestu eta indartu. Gazteen bizitzaren parte diren eragileak inplikatu ditugu, ikastetxeak, gaztelekuak, ludotekak eta udal teknikariak. Bailara hezkidetzaileagoa izateko, eragileekin elkarlanean hari gara, bakoitzak bere eremuan eta elkarrekin sortu ditzazkegun sareak ehunduz. Horretarako guztiak biltzen dituen hezkidetza foroa sortu dugu eta bertatik hainbat egitasmo bideratu dira: jolas denbora, indarkeriari buruzko protokoloa…

USURBIL, ANDOAIN ETA ORIO

Udalerri hauek txikiagoak dira eta Harremonak bertan berriagoa. Halere, pauso sendoak ematen ari gara. Herri hauetan ikastetxeetan aritzen gara batez ere, gazte, irakasle eta gurasoekin. Herri mailako ekimen puntualak ere egiten hasi gara eta bide horretan garatzea da helburua. Usurbil, Andoain eta Orio.

Harremonak Egitasmoa – Arremanitz Kooperatiba Vimeo-n.