PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza

Sexualitateei eta bikoteei arreta emateko zerbitzuak ditugu Azpeitia eta Hernanin, bertako parekidetasun sailen eskutik.

Egitasmo osatuak dira, sexualitatea herriratzea  eta  gizon emakumeen ongizatea dute xede. Udalerriko Osakidetzako osasun zentroko zuzendaritzekin eta lantaldeekin elkarlanean ari gara. Egitasmoa aberasteko hitzaldiak eta tailerrak burutzen ditugu.

Aurrez-aurre eta epostaz aritzen gara. Zailtasun sexualak, bikote harremanak eta jeloskortasuna, sexualitatea bizitzako garai ezberdinetan, bizitza erotikoa berreskuratzea, haurren sexu hezkuntzaren inguruko zalantzak...Gaiak askotarikoak dira.