TO! MUGIMENDU EROTIKOA

Abian jartzen ari garen TO! Mugimendu Erotikoa-ren iturburua DSSIREZ egitasmoa da, 2016an Donostiako Kultur Hiriburutzan Arremanitz Kooperatibak Nerea Sanchoren zuzendaritzarekin burututakoa. Bertan ikasitako guztiari jarraipena emateko lanean ari gara, kultura erotiko positibo bat lantzea baita egun ditugun arazo askoren (erasoak, besteak beste) aurrean prebentziorik eraginkorrena. Erasoen aurrean erantzun argiak ezinbestekoak dira, baita lan eta konpromezu politiko indartsuak ere. Hauekin guztiekin batera tratu onen kultura erotikoa lantzen badugu, askapenerako eta eraldaketarako bidea jorratzen ari gara.

Laster Tratu Onen Mugimendu Erotikoaren berri izango duzue!

Zentzumenak prest?

INFO +

Mugimendu Erotikoa AKTIBITATEAK. Movimiento Erótico ACTIVIDADES -  TO! Mugimendu Erotikoa Vimeo-n.