ALU ULU ANTZERKI FOROA

Arremanitz Kooperatibak urteetako eskarmentua du hezkidetza, tratu onak eta sexualitateak lantzen dituzten egitasmoak garatzen eta zuzenean gazte zein heldu anitzekin lan egiten dugu. Bide honetan topatu dugun hutsune garrantzitsu bat emakumeen sexualitateaz eta plazeraz argi hitz egitea izan da. Are gehiago, gaiarekin hainbesteko karga jasan behar izan dugunean. ALU ULU antzerki foroa premia horri erantzuna ematera dator.

ALU ULU antzerki foroa emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik, plazeretik plazaratzeko tresna gisa sortu da. Emakumeen sexualitateaz asko hitz egin daiteke baina gure aukera izan da, oraingoan birsortzeari buruz ezertxo ere ez aipatzea eta norbere buruarekiko tratu onak, harremanak, plazera...izatea erdi gunea.
45 minutu inguruko monologo frexko bat da, Plax! sexologia zerbitzuko itxaron gelan ematen dena. Ondoren, foroan, talde txikitan lan egiteko aukera dugu. Sexualitatearen gaia bizipenetatik lantzea da parte hartzaileei proposatzen dieguna eta horretarako sormena baliatzen dugu, eta parte-hartzaileek marrazkia, bertso-rap kantua, mugimendua...erabiltzeko aukera dute. Hainbat emanaldi egin ditugu jada; guztiak ezberdinak bezain aberatsak: gaztelekuetan, ikastetxeetan, jabetze eskoletan, udal aretoetan, jaialdietan, jardunaldietan...

Gure benetako nahi eta desioetatik aritu gara, jendartean ikusten dugun hutsune garrantzitsu bati erantzuna ematen. Ez duzue ba zuenean galdu nahiko, ezta?

Info+: aluulu.antzerkiforoa@arremanitz.eus / 628947235

ALU ULU antzerki foroa | TO! MUGIMENDU EROTIKOA - Arremanitz Kooperatiba Vimeo-n.