BERRIAK
INDARKERIA MATXISTA NERABEZAROAN

Tratu onak prebentzio tresna
2. Jardunaldia

2018ko udazkenean, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, nerabeekin lan egiten dugun 120 profesional bildu ginen, Tratu Onen ikuspegia erdigunera ekartzearen premiaz jabetuta.

Gure nahia eta bete-beharra dira jendarte justu, parekide eta sanoa egituratzea; horretarako eragile desberdinak bildu eta hausnarketa eta ezagutza espazioak sortu behar ditugu, hauetan, teoria eta praktika desberdinak ezagutu, elkar elikatu eta eraldaketa sustatu ahal izateko, pertsonaletik jendartera.

Hitzaldi nagusia, Acción en Red erakundeak sustatzen duen Por Los Buenos Tratos Programaren arduraduna den Marian Caroren eskutik joan zen, Tratu Onen sustapena eta matxismoaren prebentzioa izan zirelarik hizketa-gai nagusiak.

Ondoren, bi tailer eskaini ziren:

"HEZITZAILEOK ETA OSASUNA: Norberaren, taldearen eta proiektuaren zaintza". Edurne Epelde Pagola (Zaintza Feminista).

"ETA NORK EZ DU SANO LIGATU NAHI? Tratu onen kultura erotikoa sustatuz". Nerea Sancho Esnaola (Arremanitz Kooperatiba).
 
Ilustratzailea: Eneritz Ibarra.

LOTURAK
ALU ULU ANTZERKI FOROA
 
Gernika, Azpeitia, Hernani, Alegia, Goizueta eta Andoainen izan dira azken emanaldiak, ikasle, helduen eskola eta herritarrentzat.

ALU ULU antzerki foroa emakumeen sexualitatea umoretik, onarpenetik, plazeretik plazaratzeko tresna gisa sortu da. 45 minutu inguruko monologo frexko bat da. Ondoren, foroan, talde txikitan lan egiteko aukera dugu. 
 
+ Info: bitly.com/AluUlu
+ Info:  aluulu.antzerkiforoa@arremanitz.eus / tel.: 628 947 235
"ZAINTZA PLAZARA!"
Iturola Elkarlan Sorguneak, zaintza sare komunitarioen esanahia eta ezaugarrien inguruan hausnartzeko proposamena da. Abiapuntu ona izan da eta izango du bere ibilbidea. Martxoaren 8ko greban ere zaintzak izango dira erdigunean. 
"LEGORRETAKO ESKOLAN JOLASTOKI BERRIA DISEINATZEN"
Ugaro eskolako jolastokia berrantolatzeko prozesua bideratzen aritu gara azken hilabeteetan, eskolako irakasleen, gurasoen eta Udalaren parte hartzearekin. Erdigunean dauden porteriak kendu eta genero markarik gabeko hainbat eremu diseinatu ditugu. Epe laburrean hasiko dira auzolanak!!
"ZONA LIBRE DE CONTROL"
Bikote harremanetan kontrol egoerak umorez lantzen dituzten 4 laburmetrai hauek Acción en Red-ek prestatu ditu Por Los Buenos Tratos programaren barruan. Ezinbesteko materialak nerabeekin lantzeko. 
Twitter
Facebook
Email
Copyright © 2019ko urtarrila Arremanitz Koop. Txikia

Mezu hau nola jasotzen duzun aldatu nahi duzu?
zure datuak aldatzeko edo harpidetza zerrenda honetatik ateratzeko hurrengo helbide elektronikora idatzi:
info@arremanitz.eus

www.arremanitz.eus