Komunikazioa eta Generoa: jendaurrean hitz egiteko teknikak (20-25 ordu)

Jendaurrean aritzerakoan ditugun bizipenak ezagutuko ditugu eta generoak horretan duen eragina aztertu. Norberaren indar-guneak atzeman eta elikatzeaz gain, zailtasunak gainditzeko baliabideak elkar trukatuko ditugu, prozesu pertsonal eta kolektiboan aurrerapausoak ematearen plazera izanik bidelagun.

Info+

Tratu Onak, edertasuna eta sexualitatea (15 ordu)

Sexualitateak, edertasunak eta tratu onak landuko ditugu ikastaro honetan. Sexualitatea pertsonen bizitzako dimentsio garrantzitsua da oso: gorputza, bizipenak, plazerak...barnebiltzen dituena. Sexismoak sexualitateetan duen eragina aztertuko dugu eta emakumeon sexualitateetaz arituko gara; norberarena ezagutzen eta balorean jartzen lagunduko diogu elkarri. Jendarteko eredu zurrunak alde batera utzi eta ederrak guztiak garela sentituko dugu. Hau guztia tratu onen eta feminismoen ikuspegitik, guztiak merezi baititugu tratu onak.

Info+

EMAKUMEENTZAT

"Zergatik isiltzen gara gure gorputza poesiaz beterik dugunean?"

Emakumeentzako Jabetze Eskolak

Udalerrietako parekidetasun sailek antolatzen dituzten Emakumezkoentzako Jabetze Eskolak emakumeen jabetze pertsonal eta kolektiborako topagune garrantzitsuak dira. Sarean egiten dute lan. Eta Arremanitzek bertan ikastaro bereziak eskaintzen ditu: erotika tailerrak, tratu onak, komunikazioa eta generoa, jendaurrean hitz egiteko teknikakā€¦

Info+

Alu Ulu Antzerki Foroa (2 ordu)

ALU ULU ANTZERKI FOROA: umoretik, onarpenetik, plazeretik emakumeen sexualitateak lantzeko tresna da. arremanitzen ibilbidean nabarmen ikusi dugu hutsune hau eta horregatik sortu dugu, feminismoa eta tratu onak uztartuz. 45 minutu inguruko monologo frexko bat da, Plax! sexologia zerbitzuko itxaron gelan ematen dena. Ondoren, foroan, talde txikitan sexualitateak bizipenetatik lantzen dira sormena baliatuz; parte-hartzaileek aukera dute marrazkia, bertso-rap kantua, mugimenduaz...adierazteko. Aberasgarri, askatzaile eta goxagarri definitu dute.

Info+