ESKARI BEREZIAK

Edozein elkarte edota instituzioaren neurrira honako aldagai hauekin konbinazio bereziak egiten ditugu. Formatuari dagokionean; egitasmoak, kanpainak, ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak, festa tematikoak, jardunaldiak, antzerki-foroak, etab. izan daitezke. Gai nagusiak  tratu onak, sexualitateak, hezkidetza, plazera, komunikazioa eta generoa, erotika, gizontasuna, emakumeen jabetzea… ditugu

Nori zuzenduak? Gurasoei, irakasleei, gazteei, kirol eragileei, aisialdi esparruko haur eta gazte ekipamenduetako hezitzaileei,  hirugarren adinari eta aniztasun fisiko, psikiko eta sentsoriala duten kolektiboei.