“3, 2, 1 GRABATU” tailerra (8-14 ordu)

Indarkeriarik eta sexismorik gabeko bizikidetzari buruzko tailer teoriko eta praktikoa da honakoa, ikus-entzunezkoak aztertuz eta ekoiztuz, gazteen arteko harremanak eraldatzea xede duena. Bi bideratzailek gidatzen dute prozesu osoa. Biek dute nerabeekin lanean eskarmentu handia eta biak dira feministak. Bat bideogintzan aditua da, eta besteak oinarrizko ezagutzak ditu alor horretan.

Info+

“SEXUA, ZE SUA” tailerra (6 ordu)

Sexualitatea, plazera eta tratu onak barnebiltzen dituen tailer teoriko eta praktikoa da honakoa, norberaren gorputza eta esperientziak oinarri hartuta, gazteen arteko harremanak eraldatzea xede duena. Bideratzaileak sexualitatearekin lotutako hainbat eduki eta material eramango du, denon artean gaiaren inguruko eztabaida interesgarriak sortu ahal izateko.

Info+

GAZTEENTZAT

"Zu zara mundua aldatzeko pertsonarik egokiena"

“HAU DA GURE LIGA” tailerra (6 ordu)

Egun, edozein gazteren egunerokoan ariketa fisikoak eta kirolak hartzen duen garrantzia izugarria da. Baina tamalez, kirolaren errepresentazioa eta praktika ez dira berdintasun errealean oinarritzen. Ohikoagoa baita ikastetxeetan zein espazio publikoetan mutilek hartzea protagonismoa. Gainera, futbola da “erregea”, eta ondorioz beste kirol batzuk bigarren maila batera pasatu egiten dira. Horregatik gai honen garrantzia gazteekin esku-hartzerako orduan. Kirol mundua aldatu nahi?

Info+

“EMOZIOAK DANTZAN” bio-dantza tailerra (6 ordu)

Biodantza gorputz espresio teknika bat da non taldean, musika, mugimendua eta emozioaren bitartez, gaitasun desberdinak garatzen diren; barne indarra, sortzailetasuna, enpatia, autoestimua, afektibitatea, komunikazio ez bortitza, entzute aktiboa, identitatea, erlaxazioa, adierazpen librea, harmonia, norbere koherentzia, intuizioa… Finean, gure gorputzaren kontzientzia hartzen eta barne beharrekin bat egiten laguntzen digularik.

Info+