Gizonak eta sexualitatea (4-6 ordu)

Nola bizi dugu gizonok sexualitatea? Zein eredu jaso dugu? Zein presio eta exijentzia jasaten dugu? Sedukzioa, erotika, fantasiak, desira eta nahien komunikazioa, arrisku-praktikak eta beste hainbat arlotatik aztertuko dugu gizonon sexualitatea, jasotako ereduak eta taldekideen bizipenei arreta jarriz.

Info+

Homofobia eta indarkeriaren prebentzioa (4-6 ordu)

Gizonon bizitzetan indarkeria oso presente dago. Gure gizontasuna zalantzan jarri ez dadin, sarri agertu behar dugu oldarkor, axolagabe eta gogor, horrek egiten gaitu gizon beste gizonen begietara. Homofobiak bereziki baldintzatzen gaitu gizon guztiak, "maritxu" hitzak estu hartzen baikaitu espero den moduko gizonak ez bagara. Tailer honetan, indarkeria, gizontasuna eta homofobia nola uztartzen diren ulertuko dugu, taldekideen bizipenei toki eginez.

Info+

GIZONENTZAT

"Aska gaitezen gizon izatearen presioaz"

Emozioak dantzan: mugimendu tailerra (2-4 ordu)

Eguneroko gurpil-zoroaren motorra geratu eta une batez, arnasgune bat eratuko dugu. Zuk ere merezi duzulako. Ekarri motxila ondo betea: tentsioak, nekeak, ezintasunak eta amorruak, auto-exigentzia, lehia, produktibitatea, besteen espektatibak bete beharrak... Eta ez ahaztu guzti horietatik babesteko egunero janzten duzun mozorroa, zure koraza. Hemen, ez duzu horien beharrik izango. Motxila hustuko dugu guztiok, eta koraza hori hartu, eta azukre koxkorren moduan urtzen utziko dugu. Hemen ez daukazu ezer demostratzen ibili beharrik. Ez duzu ezer egin behar, ez inora iritsi behar... ez duzu eztabaidatu beharrik ere! Mingainaren ordez, gorputza astinduko dugu, musikaren laguntzarekin. Musikak lagunduko gaitu bide berri bat esploratzen: zerk egiten dit on? Zer behar dut nik disfrutatzeko? Bidaiatik berrindartuta itzuliko zara, eta taldearekin bat eginda gainera.

Info+

Gizon hezitzaileak

Heziketan gabiltzan gizon askorentzat erronka izaten da gaztelekuan, ludotekan, kirol edo aisialdi taldean zein eskolan mutilekin harremana egitea. Nerabe eta gaztetxoek gizontasuna nola bizi eta adierazten duten ulertzea garrantzitsua da gure jarduna egokitzeko. Eta era berean, geuk gizontasunarekin dugun harremana berrikustea ezinbestekoa da. Formazio saio honetan teoriatik zein praktikatik gizon hezitzaileei mutil gaztetxoekin lan egiteko tresna praktikoak eskaintzea da helburua.

Info+

Gizon taldeak

Batzuetan Berdintasun Sailak sustatuta, eta besteetan gizonen eskari zuzenei erantzunez, gizonentzako topagune bat eskaintzeko sortzen ditugu talde hauek: hausnarketa, bizipen, iritzi eta egitasmoen trukerako espazio bat izan dezaten, emakume eta gizonen arteko parekidetasunerantz pausuak eman nahi dituzten gizonek. Urteak igaro ahala, gizonek parte-hartzen jarraitzen dute, garrantzitsua zaielako; gune honek beste inon jasotzen ez duten eta beharrezkoa duten aukerak ematen dizkielako.

Info+