Alu Ulu Antzerki Foroa (2 ordu)

ALU ULU ANTZERKI FOROA: umoretik, onarpenetik, plazeretik emakumeen sexualitateak lantzeko tresna da. arremanitzen ibilbidean nabarmen ikusi dugu hutsune hau eta horregatik sortu dugu, feminismoa eta tratu onak uztartuz. 45 minutu inguruko monologo frexko bat da, Plax! sexologia zerbitzuko itxaron gelan ematen dena. Ondoren, foroan, talde txikitan sexualitateak bizipenetatik lantzen dira sormena baliatuz; parte-hartzaileek aukera dute marrazkia, bertso-rap kantua, mugimenduaz...adierazteko. Aberasgarri, askatzaile eta goxagarri definitu dute.

Info+

Hezkidetza jolasgaraian: neska-mutilak elkarrekin jolastokian? (4 ordu)

Eskoletan hezkidetzari arreta nabarmena eskaintzen zaion garaian, jolastokia kezka iturri bihurtu zaigu. Formazio saio honetan ikastetxeetako guraso eta irakasleekin jolastokia hezkidetzaren ikuspegitik aztertuko dugu, neskek eta mutilek espazioaz egiten duten erabileraz jabetu, erabilera honetan aurkitzen ditugun baldintzapenak ezagutu, eta eskolako jolastokia eraldatzeko prozesuaz elkarrekin pentsatzeko klabeak eskainiko dira.

Info+

Nola aurre egin homofobia eta transfobiari eskolan? (6 ordu)

Indarrean dugun sexu-generoen antolaketak bazterrean kokatzen ditu gizon-emakume identitate tradizionalekin bat egiten ez duten pertsonak. Formazio saio honetan homofobia eta transfobiaren oinarriak xehetuko ditugu, egunerokoan honen adierazpenak eta ondorioak errazago identifikatze aldera. Era berean, bazterketa horri aurre egiteko estrategiak, ekintzak eta materialak aletuko ditugu.

Info+

HEZITZAILE ETA GURASOENTZAT

"Helmuga ez da helburua, bidea baizik"

Eskola eragileak eta gurasoak haurrei begira (6-9 ordu)

Nola egin familien eta eskolaren artean sinergiak indartzeko, haurren mesedetan. Familiak eta eskolak funtzio ezberdinak dituzte irakaste-ikaste prozesuan. Funtzio hauek bereiziaz eta bakoitzari dagokion lekua emanez eta garrantzia aitortuz, bidea erraztuko diegu haurren gaitasunei, horiek osoki gara ditzaten. Funtsean, familien eta eskolaren arteko harremanaren osasunak erabat baldintzatzen du gazteen ikasteko grina eta gaitasuna. Guraso tailer honetan, harreman horri "txekeo" bat egin nahi diogu, eta osasuntsu matentzeko oinarrizko zaintzak abian jarri.

Info+

Pedagogia sistemikoa: hezkuntza komunitatean giroa hobetzeko tresna / *eskola txikiak (6 ordu)

Eskola txikietan lan itzela egiten dute komunitateko eragile ezberdinek. Eta maiz, nahikoa ez denaren sentsazioa nagusitu daiteke hala ere. Dinamika hori eraldatzea konplexua da. Eskola komunitateak multzo edo sistema bat osatzen du. Horrek esan nahi du, multzo horretako elementu bakoitzak beste guztiengan eragina duela. Esku-hartze hauen bidez, modu dinamiko, parte-hartzaile eta barne-hartzaile (inklusibo) batean, eragileen arteko konfiantza areagotzen lagunduko dugu, harremanak sendotuz eta giroa hobetuz. Komunikatzeko moduei arreta jarriko diegu. Guztion artean, egoeraren diagnosi-mapa bat osatuko dugu, eta lehentasunak zein diren ikusi. Norbere ikuspegia zabaltzeko eta bestearen lekuan kokatzeko ariketak egingo ditugu.

Info+