Hezkidetza: aldaketa sozialerako pedagogia (4 ordu)

Guraso eta irakasleei zuzendutako hitzaldi-tailer honetan, genero-sistemaren adierazpenak aztertuko ditugu lehenbizi, gizon eta emakumeen arteko harremanen logika ulertze aldera. Irakasleek, gurasoek eta orokorrean ikas-komunitateak generoak emakume eta gizonengan eragiten duen baldintzapenak modu praktikoan gainditzeko ditugun moduez gogoeta egingo dugu.

Info+

Indarkeria matxista (2-4 ordu)

Indarkeria matxista kezka iturri dugu azken urteotan, eta bereziki haur eta nerabeen gurasoek kezka nabarmena izaten dute, beraien seme-alabekin gaia lantzeko orientazioa faltan sumatzen dutelako. Indarkeria matxistaren fenomenoa ulertzeari eskaintzen diogu hitzaldi honen lehen zatia, eta ondoren, seme-alaben bidelagun izateko irizpideak lantzen ditugu. Beti ere, garrantzia handia ematen diogu gurasoen bizipenak partekatzeari eta elkarrengandik ikasteari.

Info+