BERRIAK
HERNANI, TRATU ONEN HERRITIK ZUZENEAN

Kanaldude Telebistako Zuzenean Zure Esku atalean Hernaniko Biteri Kultur Etxetik zuzen-zuzenean aritu gara Arremanitz kooperatibako lantalde osoa. Tratu onak, zaintza, parekidetasuna eta sexualitatea hizpide.

Zergatik Hernanin? Azken urteotan Hernani Tratu Onen Herri izateko lanean ari garelako, bide oparoa eginez. Axier Baglietto eta Maialen Gartziak aurkeztu duten saioak bi zati izan ditu.  Lehen parte batean Aran Erasun coaching emozionalean aditua eta Ibon Arrizabalaga Arremanitzeko kidea izan ditugu mahai-inguruan zaintzak eta tratu onak landuz. Bigarrenean, sexualitatea eta tratu onen inguruan mintzatzeko Kattalin Artola hezitzaile feminista eta Aritz Arrondo hezitzailea izan ditugu. Lantaldeko kide eta kolaboratzaileen ekarpen interesgarriak jaso ditugu eta Morau aritu gitarrarekin kantuan. 

Eskerrik asko guztiei saio hau posible egiteagatik, Arremanitzen abenturetan parte hartzeagatik. 

LOTURAK
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Sailak antolaturik, nerabeen zerbitzuetako hezitzaileentzako formazioa eskaini genuen Donostian, "Sexualitatea nerabezaroan tratu onen ikuspegitik" izenburupean.

Gure lurraldeko 30 profesionalek baino gehiagok parte hartu zuten bertan. Nerabeekin hartu-emanean profesionalen funtzioak eta mugak zehazteaz gain, marko teorikoa eta hainbat ariketa praktiko proposatu ziren lehen saioan. Bigarrenean, aldiz, umorezko Alu Ulu Antzerki-Foroan buru-belarri murgiltzeko aukera izan zen, erabiltzaileen errealitateetara  emozioetatik hurbilduz.
"PLAX! HERNANIN"
Plax! Sexu eta bikote aholkularitza udal zerbitzuak 2015ean martxan jarri zenetik 200 arreta baino gehiago eskaini ditu eta ordutegia zabaldu du aurten jasotako eskaerari egokitzeko. Osakidetzarekin elkarlanaren jarraipena adostu berri da.
"ARRETA ZERBITZUA"
Naizen elkarteak informazio eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen die transexualitate-egoeran dauden haur eta nerabeen familiei, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan. Kalitatezkoa eta hurbilekoa.
"ZAINTZAK PLAZARA!"
Unitate didaktiko honetan, zaintzei buruzko esku hartze feminista bat proposatu nahi da hezkuntzaren arloan. Parte hartzea, bizipenen bidezko ikasketa, jolasa, sormena, ikus-entzunezkoak eta testuak proposatzen dira.
 
Twitter
Facebook
Email
Copyright © 2019ko ekaina Arremanitz Koop. Txikia

Mezu hau nola jasotzen duzun aldatu nahi duzu?
zure datuak aldatzeko edo harpidetza zerrenda honetatik ateratzeko hurrengo helbide elektronikora idatzi:
info@arremanitz.eus

www.arremanitz.eus