BERRIAK

IKASTURTEA MARTXAN!
Plax! Sexologia Zerbitzuak

Arremanitz kooperatibako lan taldeko kideok 2019-20 ikasturteari ekin diogu, erronka eta ilusio berriekin. Gure xedea sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzea da, plazera eta zaintzak jendartearen erdigunean jarriz. Formazioa/sentsibilizazioa, aholkularitza eta saretzea baliatzen ditugu elkarrekin ikasi, hausnartu eta eraldatzeko.

Oraingoan Plax! aurkeztu nahi dizuegu, sexologia zerbitzua. Hernanin eta Azpeitian bertako parekidetasun sailek sustatua.

Plax!-en helburua sexualitatea herriratzea eta pertsonen ongizatea lortzea da. Udalerriko Osakidetzako Osasun Zentroetako zuzendaritzekin, tokiko komunikabideekin eta lantaldeekin elkarlanean ari gara. Egitasmoak aberastu eta herriratzeko asmoz, hainbat herritar taldeekin hitzaldiak eta tailerrak burutzen ditugu. Aurten, erditze eta seme-alabak izan ondorengo harremanak, elkarbizitza eta sexualitatea bera lantzeko tailerra antolatu dugu.

Erabiltzaileekin aurrez aurre eta epostaz aritzen gara. Hitzordua eskatu  (tel.: 688 897 920) eta zerbitzu konfidentzial, profesional eta doakoa izango duzu. Gaiak askotarikoak izan daitezke; sexualitatea bizitzako garai ezberdinak, bizitza erotikoa berreskuratzea, zailtasun sexualak, bikote harremanak eta jeloskortasuna, haurren sexu hezkuntzaren inguruko zalantzak‚Ķ

LOTURAK
Arremanitzek Garapenerako Euskal Agentziarekin egindako hezkidetza gida eta bideoa
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak hezkuntza-arloko agenteekin elkartzeko zenbait topaketa burutu zituen. Heziketa Topaketan metodologia hezkidetzailearen  inguruan atera ziren hausnarketekin eta ikaskuntzekin, bai eta Arremanitzen ekarpenekin ere, prozesu hezkidetzaileak abiatzeko lan-gida hau egin dugu. Gida hau osatzeko, horren laburpen-bideoa daukazue, hemen kontsula dezakezuna, eta halaber, Heziketa Topaketa horretan partekatutako informazioa begiratu dezakezu.

 

"INTERED"
Zaintzen pedagogiaren inguruan sortutako material guztia zabaltzeko espazio moduan garatzen du InteRedek web orri hau. Bertan, zaintzen pedagogiaren informazioa elkarbanatzen da.
"ZIRRIKITOTIK FANZINEA"
Azpeitiko Emakumeen Txokoak Zirrikitotik izeneko fanzinea sortu du, Herriko emakumeen eta parekidetasunaren alde egiten dutenen bozgorailua.  Ahots ezberdinak elkartuko dituen espazioa izatea da helburu, zirrikitoetatik irrintzi egiteko eta begirada anitzak ezagutzeko. Mugimendu feministari lotutako gaiak landuko dira. Irakurgai dago lehen zenbakia.
"SEXUALITATE PLANA"
Gorabide, adimen aniztasuna duten pertsonen aldeko elkarteak, 57. urteurrenaren ospakizunean sexualitate plana aurkeztu du. Adimen aniztasuna duten pertsonei beren sexualitatearen garapenean ahalik eta ondoen laguntzeko metodologia berritzaile bat diseinatu da.
Twitter
Facebook
Email
Copyright © 2019ko azaroa Arremanitz Koop. Txikia

Mezu hau nola jasotzen duzun aldatu nahi duzu?
zure datuak aldatzeko edo harpidetza zerrenda honetatik ateratzeko hurrengo helbide elektronikora idatzi:
info@arremanitz.eus

www.arremanitz.eus